Titirijairen edizio berria.

Home » Titirijairen edizio berria #actualidad

Titirijaik bere 44. urteurrena ospatuko du aurten, azaroaren 21etik 29ra bitartean. Egitarauak 41 emanaldi biltzen ditu —Tolosaz gain, Donostia, Pasaia, Zarautz, Eibar, Urnieta eta Sestao bezalako udalerrietan ere izango direnak—, eta Espainiako zein atzerriko 22 konpainiak hartuko dute parte; besteak beste, Kanada, Argentina, Italia eta Frantziako taldeek. Tolosan 16 ikuskizun izango dira: batzuk TOPIC zentroan eta Leidor antzokian, eta beste batzuk, berriz, kalean —TOPIC-eko arkupeetan eta Alhóndiga plazan—. Egitarauak tailerrak, poesia eta bertso-saioak ere barne hartzen ditu; baita “Hijas de Felipe” podcastaren grabazioa ere, azaroaren 21ean, larunbatean, egingo den inaugurazio-ekitaldian.

Aurtengo nobedadeetako bat Kanadako Snafu konpainiaren parte-hartzea da; talde horrek hitzik gabeko bi ikuskizun aurkeztuko ditu: “Epidemic Circus” eta “Baby Tyler Show”, hilaren 27an eta 28an, hurrenez hurren. Halaber, Dora Cantero artista katalana —Gijóngo FETEN sariaren irabazlea— izango da bertan, eta “Cosas que caen del cielo” lana aurkeztuko du azaroaren 21ean, larunbatean. Azaroaren 29an, igandean, Marie de Jongh euskal konpainiak —Arte Eszenikoen Sari Nazionalaren irabazleak— “Kimu” lana aurkeztuko du.

Titirijai 2026

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Igande goizak
10:30etatik 14:00etara

Astelehenak eta igande arratsaldeak: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean, 5ean arratsaldez eta 6an; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa