Sceniterium: Sormen-egonaldiak

Sceniterium egonaldi artistikoen programa bat da, txotxongilo eta objektuen antzerkiaren esparruan sorkuntza, ikerketa eta esperimentazio prozesuak laguntzera bideratua, eta bi deialdi ditu, bata ekainean eta bestea abenduan.

Sceniterium TOPIC-en egoitza-programaren birformulazio gisa sortu zen, konpainiei, artistei eta kolektiboei lanerako, entzuteko eta laguntzeko espazio bat eskaintzeko, eta, aldi berean, sorkuntza garaikidearen, ekoizpen materialaren eta ondare biziaren arteko harremana sendotzeko.

Programa ideia nagusi batetik abiatzen da: erresidentzia ez da soilik espazioak lagatzeko denbora bat, baizik eta proiektu artistiko bat ikertzeko, probatzeko, eraikitzeko, partekatzeko eta hazteko esparru bat. Alde horretatik, Sceniterium-ek prozesuak lagundu nahi ditu, nahitaez azken emaitza itxi bat eskatu gabe, eta balioa eman nahi die bilaketari, saiakerari, erroreari eta eraldaketari, sorkuntzaren funtsezko zati gisa.

TOPIC-ek aurremuntaketa aretoa izeneko espazioa du, hautatutako konpainien esku jartzen duena txotxongilo ikuskizunak sortzeko prozesua errazteko. 65 m2-ko azalera du (7.56 m. zabalera X 8.60 m. luzera X 4.4 m. altuera). Horrez gain, TOPIC-ek eraikinaren 3. solairuan dagoen apartamentu bat ere eskaintzen du. Etxebizitzak 3 logela bikoitz ditu bainugelarekin, sukaldea eta egongela. TOPIC-ek argiztapen eta audioko oinarrizko ekipoarekin entsegu bat egiteko lekua eta ikuslegoa erraztuko ditu, ikuskizuna garatu ahal izateko.

Sorkuntza Egoitzen deialdian parte hartu nahi baduzu bete ezazu ondorengo formularioa eta bidali programacion@cittolosa.com, 2026ko ekainaren 21eko 23:59ak baino lehen.

Oinarriak ikusteko sakatu hemen.

Konpainien formularioa deskargatu
    Sormen gela
  • KOKAPENA1. solairua
  • AZALERA65 m2
  • BALIABIDEAK+ Oinarrizko argiztapen- eta audio-ekipoa
    + Publikoa

  • Etxebizitza
  • KOKAPENA3. solairua
  • BALIABIDEAK+ 3 logela bikoitz, bainugelarekin
    + Sukalde ekipatua
    + Egongela
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa