Bisitak.

Museoa txotxongiloen munduko sekretu eta altxor magikoak gorde, babestu, ikertu eta erakusten dituen lekua da, eta bisitaria horretaz jabetu ahal izateko sortua eta diseinatua dago. Bisita jolas edo aurkikuntza baten modura aurkezten da, non jakinminak eta konplizitateak berebiziko garrantzia duten.

TOPIC-ek, erakusketa iraunkorraz gain, aldi baterako erakusketen gune bat ere badauka. Bertan, modu monografiko batean, txotxongiloen mundu liluragarri horretako alderdi berezi batzuk ezagutzeko aukera daukagu.


Prezioa

2 urtetik beherakoak Doan
Haurrak (2-12 urte) 4 €
Helduak 5 €

Tarifa Murriztua
Haurrak: 2 €
Helduak: 3 €

Prezio murriztua izango dute TOPIC-en lagunek, dibertsitate funtzionala duten pertsonek, familia ugariek, jubilatuek eta langabetuek (behar bezala egiaztatuta).

Bisita gidatuak eta bisita antzeztuak

Hitzartutako bisita gidatuak hilabete bakoitzeko azken larunbatean izango dira, eta bisita antzeztuak hurrengo larunbatetan egingo dira: urriaren 11n, azaroaren 8an, abenduaren 13an, urtarrilaren 24an, otsailaren 28an, martxoaren 14an, apirilaren 25ean eta maiatzaren 16an. Bi kasuetan bisita bat egingo da 11:30ean euskaraz eta bestea, 12:30ean gaztelaniaz. Ordubeteko iraupena izango dute.

Bisita gidatu edo antzeztu bat nahiko bazenu, jarri harrematetan 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatziz.

Prezioa

Bisita gidatuak (eskariak aurretiaz egin)
Museoko sarrera + kontsultatu*

Bisita antzeztuak (eskariak aurretiaz egin)
Gida consultar* €
+ Haurrak 4 €/p
+ Helduak 5 €/p

Bisitak aldez aurretik erreserbatu beharko dira. Horretarako, deitu 943 650 414 zenbakira edo idatzi cit@cittolosa.com helbide elektronikora.

Hizkuntzak

Euskaraz eta gazteleraz eskuragai.

Kontuan hartu…

Bisita gehienez 20 pertsonako taldetan egingo da.

Museoko leihatila eta sarrera 30 minutu lehenago itxiko dira.

Ordutegiak aldaketak jasan ditzake.

Programatutako bisita gidatuetan zein antzeztutako bisitetan guxienez 5 pertsona beharko dira eta gehienez 20.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa