Familientzako tailerrak.

Zein materialekin egin daiteke txotxongilo bat? Objetu bizigabe bati eman al diezaiokegu bizia?

TOPIC-ek, jolasa, irudimena eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, famili artean txotxongiloak sortzeko aukera ematen du. Gure tailerren helburua, modu ludiko eta sortzaile batean haur, zein helduak txotxongiloen unibertso magikora hurbiltzea da.

Hilero (larunbat bat hilean) famili tailer bat proposatzen dugu, Titereszenan programatutako ikuskizunarekin bat eginez. Bertan, txotxongiloak sortzerako garaian arte plastikoak eskaintzen dizkigun material eta teknikak ezagutzeaz gain, sormena eta adimena estimulatzen dugu, adin txikienetatik hasita. Txotxongilo bat sortzeaz gain, honakoa manipulatzen eta honi bizia ematen ere ikasiko dugu, ahotsa eta mugimenduarekin jolastuz eta esperimentatuz.

Hauek dira 2025/2026 denboraldiko larunbatak: urriak 11, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 24, otsailak 28, martxoak 14, apirilak 25 eta maiatzak 16.

 
 
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa