Ikastetxeak.

Eskola kanpaina

2022-2023 HEZKUNTZA ESKAINTZA

Tolosako TOPIC magiaz beteriko etxe bat da, hezkuntza proiektu dibertigarriz eta erakargarriz beteta izateaz gain, ikasleen garapen kognitiboa eta sortzailea lantzen ditugu, jolasa, metafora eta sormenaren ikuspuntu batetik abiatuta. Etxe honetan guztiontzako daukagu lekua, zuen kontura bisita egin nahi diguzuonontzako, baita, eskola kanpainan gurekin parte hartuz txotxongiloen mundu liluragarrian sakontzeko asmotan zaudetenontzako.

Bota begirada bat ikasturte honetan eskainiko ditugun hezkuntza-proiektuei eta jarduerei. Horretarako, jarraian atxikituta duzuen dokumentua deskargatu. Bertan, bisiten, tailerren eta ikuskizunen inguruko informazio osoago bat aurkituko duzue.

Programa deskargatu Izena emateko fitxa
Platopic | Gela birtualak

Gaur egun, hezkuntza eta teknologia berriak uztartu egin dira; azken hauek abantaila mordo bat eman dizkiote hezkuntzaren esparruari. Horretaz jakitun, TOPIC-en baliabide teknologiko nahiz programa berritzaileak erabiltzen hasi gara, eta horren erakusle dugu tailer birtuala.

Aukera berri honi esker, eskola-saio batean txotxongiloekin nozio ezberdinak lantzeko aukera izango duzue gurekin batera, zuen gelatik irten gabe eta TOPIC-era gerturatzeko beharrik gabe.

 

ANIMATZEN ZARETELA? Erreserbatu tailer birtualetako sesio bat, hobekien datorkizuen egun eta orduan. Honi buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko, jar zaitezte pedagogia sailarekin harremanetan.

Kontuan hartu…
  • Bisitaren erreserba behar besteko aurrerapenaz egin.
  • Irakasleentzako dosier pedagogikoak ditugu, irakasleek zein ikasleek txotxongilolaritzaren eta gure metodologiaren inguruko aurrekontextualizazio bat izan dezaten.
  • Ez gainditu gomendatutako taldeko ikasle-kopuruaren edukiera.
  • Bisita bertan behera uzteko edota aldaketa edo iradokizun baten berri emateko, jar zaitezte gurekin harremanetan.
  • Zu ikusteko irrikan gaude!

    Pedagogia saila

    +34 943 65 04 14
    pedagogia@cittolosa.com

    Museoaren ordutegia

    Neguko ordutegia

    Asteartetik Ostiralera
    10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

    Asteburuak eta jaiegunak
    10:00etatik 14:00etara // 15:30etatik 19:30etara

    Astelehenak: itxita (jaiegunak eta zubiak izan ezik)

    Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean, abenduaren 25ean eta Kuadrilen Egunean (ekainean).Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

    Tolosako Nazioarteko
    Txotxongilo Zentroa


    Euskal Herria Plaza
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa

    943 65 04 14 cit@cittolosa.com
    © 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa