Eraikuntzaren beheko solairuan dago kokatua, sarbide aproposekin, eta 250 ikuslerentzako edukiera du. Eserlekuei dagokienez, erosoak eta zabalak dira, eta bakoitzak idazmahai, korronte-hargune eta Wi-fi independentea du. Gainera, eserlekuak plano inklinatu batean kokatuta daudenez, ikusgarritasuna primerakoa da. Aretoa, txotxongiloen antzezpenez gain, mota ezberdinetako ekitaldiak hartzeko prestatua dago: formatu erdiko antzerki-lanak, proiekzioak, kontzertuak, errezitaldiak, dantzak, hitzaldiak, eztabaidak, kongresuak, batzarrak, eta abar.
Agertokiak 9 metroko aho-zabalera du, 9 metroko sakonera eta 7 metroko altuera. Horrez gain, elektrifikatutako eta informatizatutako 14 haga ditu, eta ahoaren parean beste 4 haga. Aretoa funtzio ezberdinetarako dago hornituta: zine edota ikus-entzunezkoak proiektatzeko, aldibereko itzulpen-zerbitzuetarako eta bideo konferentziak egiteko.
Rider-a deskargatu Deskargatu alokairurako formularioaAsteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa