2023ko Titirijai Jaialdia iragartzeko Kartel lehiaketa..

Home » 2023ko Titirijai Jaialdia iragartzeko Kartel lehiaketa. #Uncategorized @eu

Aurten, TOPICek kartel lehiaketa antolatu du 2023ko azaroan ospatuko den Titirijai jaialdiaren kartela aukeratzeko.

OINARRIAK

  • Parte hartzaileak: Ikasle guztiek parte har dezakete lehiaketan eta bakoitzak arte-lan bat baino gehiago aurkeztu dezake.
  • Gaia: Irudiak sortzeko erabili daitekeen teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazki digitala, collage-a, etab.) Hala ere, lehiaketaren gaia txotxongilolaritzari buruzkoa izan beharko du: Mundu liluragarri bat gure eskuartean.
  • Aurkezteko epea: Kartelak urriaren 9a baino lehen bidali beharko dira, informazio honekin: izen-deiturak, helbidea eta telefono zenbakia. Bi eratara bidal daitezke: digitalki pedagogia@cittolosa.com-era edo fisikoki TOPIC, Pedagogia Arloa, Euskal Herria plaza 1, 20400 Tolosa.
  • Kartelaren neurria A2 tamainakoak izango dira eta digitalki bidaltzekotan JPEG edo PDF formatuan bidali beharko dira, gehienez 10MBko tamaina izan beharko dute eta gutxienez 300 puntu hazbeteko bereizmena (dpi) izan behako dute.
  • Epai mahaia: Epaimahaia txotxongilolaritzan aditu diren artistak eta Titirijai jaialdiko ordezkariak osatuko du.
  • Saria: Irabazleak 100 euroko erosketa bonua eskuratuko du Tolosa&cotik. Ondoren, 4 lagunentzako sarrera zozketatuko da TITIRIJAIren ikuskizun baterako.
  • Egile-eskubideak: Saritutako lanaren jabea Titirijai izango da, honen erreprodukzio, argitalpen eta zabalkunde eskubideak izateko.
  • Bilketa: AZAROAN zehar, saria jaso edo jaso ez duten guztiek aurkeztutako lanak bildu ahal izango dituzte TOPIC-en.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa