Apirilaren 29an, larunbata, bisita gidatua eta tailerra+ikuskizuna ekintzak izango dira TOPIC-en.
Bisita gidatua, ohi bezala, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izen-emateak: 943650414 edo cit@cittolosa.com.
Ikuskizuna berriz, ederra da bere sinpletasunean, adiskidetasunean eta naturarekiko maitasunean inspiratua, besteak beste. Berritzailea ere bada, hainbat teknika uztartzen dituelako: itzal txinatarrak, txotxongiloak, kontakizuna, interpretazioa… Gainera, mundu magiko bat irudikatzen du ipuin unibertsalak antzerkituz. Tekniken nahasketa horrekin, eta teknika bakoitzak bakarka nahiz guztiek elkarren ondoan duten zailtasunarekin, ikuskizun berritzaile eta moderno bat sortu da, sortzailea eta kalitate artistiko handikoa, ezin aproposagoa familia osoak goza dezan.
Aholkatutako adina: Familiarra, 5 urtetik aurrera
Iraupena: 50”
Hizkuntza: gaztelera
Tailer + ikuskizun konbinatu horretarako izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com idatzi.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa