Museoen nazioarteko eguna eta RAER-en 150. urteurrenaren ospakizuna.

Home » Museoen nazioarteko eguna eta RAER-en 150. urteurrenaren ospakizuna #actualidad

TOPIC-eko jardueren artean nahitaezko hitzordu gisa finkatuta, Tolosako Txotxongilo Museoak bat egin du Gau Zuriarekin eta Museoen Nazioarteko Egunarekin (MNE), maiatzaren 18, 19 eta 20an. Bi ospakizun horiek, alde batetik, Nazioarteko ICOM erakundeak (International Council of Museums) sustatzen ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako museoekin batera eta bestetik, Tolosako eragile desberdinek (Musika Eskola, Kultur Etxea, Turismo Bulegoa, Tolosaldea Garatzen, Bide-Bide eta TOPIC-eko boluntarioek).

Bestalde, maiatzaren 19an eta 20an, RAER-en (Espainiako Errege Akademia Erroman) 150. urteurrena ospatzeko, doako hainbat jarduera egingo dira TOPIC-eko antzokian (sarrerak aldez aurretik www.topic.eus web orrian erreserba daitezke, gehienez 5 sarrera pertsonako).

Maiatzak 18, osteguna
• Ate irekietako jardunaldiak, 10:00etatik 19:00tara.
• Bisita gidatuak doan helduentzat (17:00 euskaraz – 18:00 Gaztelaniaz), izen-ematea aurretik (gehienez 15 pertsona).
• FOTOPIC argazki lehiaketako parte-hartzaileen argazki-erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa, 16:30.

Maiatzak 19, ostirala
• Ate irekietako jardunaldiak, 16:00etatik 22:00etara.
• Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak Museoko eta, oro har, TOPIC-eko areto jakinetan, 17:00-17:30 / 20:00-21:30.
• Nao d`amores konpainiaren dokumentalaren aurkezpena, Maria Royo eta Ana Zamoraren eskutik, 18:30ean. Nise Nao d`amoresen bidaia bat dokumentalaren proiekzioa, 19:15.
• Koktel zuriaren dastaketa Bide-Bideren eskutik, 19:30-22:30.

Maiatzak 20, larunbata
• Nao d’amores’ konpainiaren “Retablillo de Don Cristobal” ikuskizuna.
• Solasaldia (15-30 minutu)

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa