- This event has passed.
Abendua 22, 2023
GABONETAKO KONTZERTUA: Eduardo Mocoroa Tolosako Musika Eskola
Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasle eta irakasleek eskainitako kontzertua.
Data bereziak datoz. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, Olentzerori eta Errege Magoei opariak ekartzeko gutunak idazteko. Baina denok dakigu familia batzuek zailtasunak dituztela hori lortzeko. Hori dela eta, abenduaren 22an Tolosako Musika Eskolako kontzertuarekin eta abenduaren 29an ikuskizun batekin bildutako dirua, baliabide ekonomiko urriak dituzten familia behartsu horiei Gabon hobeak pasatzen laguntzeko helburua izango du.
