Volver al historial de residencias

Cal teatre “Cera: quinientas horas de vuelo”.

2023

Bosgarren aldia da obra honetako zuzendaria den Dora Cantero, TOPICera joaten dela sorkuntza-egoitza batera. “Lehendabizi, Mimaiarekin etorri nintzen eta ondoren, FETEN 2013an saritua izan zen “Adiós Bienvenida”-rekin; ondoren, Mimaiaren “Pelo loco”-rekin, Gorakadaren “Quelionia y el mar” antzezlanarekin eta Cal teatreren “Mentira cochina”-rekin.Orain berriz, Carlos Gallardoren “Cera: quinientas horas de vuelo” antzezlanarekin.

“Cera: quinientas horas de vuelo”, erle baten bizitza da, dio Carlosek, eta aldi berean bere bizitzaren zati da. Argizaria ikuskizunaren materiala da. Carlos materialarekin maitemindu egin zen eta aspalditik berarekin lan egiteko aukera zeraman buruan. “Urtarriletik argizaria ikertzen hasi nintzen, beti iruditu baitzait material polita, adierazkorra, eta orain zen unea. Lehenengo ikerketa-etapa bat behar zuen, moldea sortuz, argizari, soja eta erle-motak ikusiz, materialaren, urtuaren eta xaflen aukera guztiak aztertuz, solidoa ikusiz nola adierazten zen eta eszenan argizariaren poetika guztia ulertzen saiatuz”.

Une horretan, Carlosek Dora Canterori deitu zion, proiektuan sartu eta eskutik joan zedin, beste batzuetan egin duten bezala. Biak Murtziakoak dira, herri berekoak eta Katalunian bizi dira. “Helduentzat zerbait egin nahi dut argizariarekin, horixe izan zen esan zidan lehena, dio Dorak, eta alde pertsonal batetik egin nahi dut, denboraren eta eraldaketaren aldetik. Hortik aurrera gauzak elkartzen joan ginen, gure bizitzan ditugun leku komunei buruz hitz egiten hasi ginen, gure amonei, Hegoaldeari, Elizari, argizari-usainari… lotutako oroitzapenei buruz eta bizitza-erreferentziak partekatzen joan ginen”.

Obra 2024ko maiatzean bukatuko dute. “Orain, damaturgia egiten ari den bitartean, mugak jarri, itxi eta erabakiak hartzeko une gozo batean gaude, ikusmen-proposamen guztiak nola josten diren, zer historia kontatuko dugun irudikatzen dugun bitartean.”

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa