Volver al historial de residencias

“El Gigante de Altzo”.

2013

Egun hauetan zehar, Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionalean, gogora ekartzen den Mikel Joakin Elizegi (1818-1861), Altzoko erraldoia izenean ezagunagoa den pertsonaiaren entsailu lanak burutzen ari dira. Bere gaixotasuna zela eta, 2,42 metro neurtzera iritsi zen. Herrialde ezberdinetan aurkeztua izan zen eta Espainiako, Frantziako eta Inglaterrako errege-etxeetan ongi etorria eman zien.

“Altzoko handia”, txotxongiloak erabiltzen diren euskarazko haur opera bat da.  Haur abesbatza, bakarlari eta instrumentuz osaturiko muntaia. Ikuskizuna kantu koral eta ahozko euskal narrazioan dago oinarrituta. Ekimen honetan Donostia 2016, Europako Kultura Hiriburuak eta Tolosako TOPIC-ek parte hartzen dute, Barakaldoko Antzokiaren laguntzarekin.

Produkzioan artista ezberdinek parte hartzen dute. Txotxongiloak, Nestor Basterretxeak diseinatu zituen, hil aurretik bere ametsetako bat betez. Txotxongiloen manipulazioa, La Enananaranja konpainiaren ardura izango da. Emmanuel Márquez mexikarrak, zuzendari lanak burutuko ditu eta Xabier Lozano, argiztapenaren diseinuaz arduratuko da. Operako testua, Koldo Izagirre idazleak burutu du eta musika, David Azurza  tolosarrak konposatu du.

TOPIC-eko zuzendariak, Idoya Oteguik, Altzoko erraldoiari buruz errealitate bihurtutako amets bat dela dio. Proiektu honen bidez, T.E.E. antolatzen, urteak daramatzan bi ekimen garrantzitsu bateratzen baititu, alde batetik  abesbatza lehiaketa eta bestetik txotxongilo jaialdia.  Hiriburutza kulturalaren finantziazio eta inplikazioari esker, aurrera eraman ahal izan den proiektua da. Oteguik, Nestor Basterretxeari gogoeta berezi egin zion: “Inoiz ez dugu ahaztuko bere eskuzabaltasuna.Gogotsu eutsi zion proiektuari eta ondoren bere semeek eraiki dituzten txotxongiloak, diseinatu zituen.”

Xabier Paya, Donostia 2016eko zuzendariak  “maiteminduta” daukan proiektua dela aitortu du, “azpimarratu beharreko elementu asko dituen proposamen berria delako, kultura ondarea berreskuratzen duelako, hekuntza baloreak lantzen dituelako, aniztasunari errespetua edota disziplina artistiko ezberdinak bateratzen dituen proiektua delako”. Payak, Donostia 2016 eta Topic-en arteko elkarlana azpimarratu zuen “tolosan aurkitzen den zentru hau  mundu guztiko txotxongilolaritzan erreferente baita”.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa