Volver al historial de residencias

Alas negras “DéraciNés”.

2021

Alas negras konpainia izan da 2020an TOPIC-en sorkuntza-egoitza bat egin duen azkena. Konpainia hau Daniel Blanderrek eta Elsa Gire Péchayre-k sortu zuten Buenos Airesen (Argentina) eta 2016. urtean Okzitaniara (Frantzia) joan zen. Bere ikuskizunak, batez ere, txotxongilo-lanak dira, arte eszeniko desberdinak bateratzen dituztenak, hala nola dantza, antzerkia, malabareak edo maskarak.

“TOPIC-en, abenduaren 15etik 23ra, aurrera egin genuen “DéraciNés” (Deserrotzeak) lanaren sorkuntza-prozesuan. Egoitza honetan, batez ere, Avignongo azken lan-etapan jarri genituen eszenak leundu ditugu, eta aurrera egin dugu oso eszena desberdinen oinarriak egonkortuz”, esan du egoitzako parte-hartzaileetako batek.

“DéraciNés” mahaiko eta itzalezko txotxongiloen lana da. Herri autoktonoak deserrotzearen ondorio batzuk erakusten dizkigu istorio honek, batez ere nerabeengan izan dezakeen eragina. Eszenografiaren parte diren mahaiak obraren espazio eszenikoan eraldatu eta mugitu egiten dira, dramaturgiaren zerbitzurako. Itzalek pertsonaien subkontzientera, oroitzapenetara eta emozioetara eramango dituzte ikusleak”.

Joan den hilabetean, Madrilgo Tartana Teatroak antolatutako Pendiente de un Hilo Jaialdiko Sustapen Plataforman parte hartu zuen konpainiak. “DéraciNés” ikuskizuna 2021erako aukeratu zuten eta obra jaialdi horretan estreinatuko da. Topic, obraren ekoizlea izanik, berain antzezleku bihurtuko da baira ere, nahiz eta oraindik data zehazteko dagoen. fecha está por determinar.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa