Volver al historial de residencias

Don Davel “La increíble historia de Elzear Duquette”.

2021

Aurtengo udan, TOPIC-ek sorkuntza-egoitzak itxi ditu Don Davel Konpainiarekin batera. Davel Puente Hoces-ek antzerkirako duen grinaren ondorioz sorturtako konpainia da eta bidaiari malabarista izateaz gain, zirkoaren, magiaren, objektuen antzerkiaren eta, oro har, eszenaren zale amorratua da baita ere.

2014 eta 2016 bitartean, Cirque Bidon konpainia frantziar historikoko kide izan zen, 1974az geroztik zaldiek tiratutako gurdietan bidaiatzen duena.

Gaur egun, malabarista eta mago gisa parte hartzen du Frantzian, Espainian eta Italian, eta era berean, sorkuntza lanetan aritzen da; esate baterako, TOPIC-en sorkuntza-egonaldian sortzen aritu den lana. Zalantzarik gabe, esperientzia hau errepikatu egingo lukeela dio. “TOPIC sortzeko leku aproposa dela uste dut eta taldekide guztiok oso pozik gaude, gure proiekturako instalazioak eskura jarri dizkigutelako. Oso garrantzitsua da artistentzat horrelako erakundeen babesa sentitzea”.

Konpainiak Tolosan sortu duen ikuskizunaren izenburua LIHED da, Elzear Duquetteren Historia Harrigarria. 1970eko hamarkadan, bere hilkutxa gurpil gainean jarrita, munduari bira eman zion pertsonaia xelebrea, bertan lo egin, sukaldatu eta dutxatu egiten zelarik. “Bere historiatik erakarri ninduena zera izan zen, baikortasun handiz eta 60 urterekin egin zuela. Bere biografian kontatzen du inoiz ez zela adoretzen, denbora infinitua ez dela konturatu zen egunetik. Horregatik erabiltzen ditugun txotxongiloak hareazko erlojuak dira”, dio Davelek.

Objektuen eta txotxongiloen antzerkiak, 80ko eta 90eko hamarkadetan zirku berriaren mugimenduak izan zuenaren antzeko sormen-leherketa bizi du egun, eta Don Davel horren adierazle argia da. “Beste diziplina batzuetako artista asko txotxongiloen adierazpen-potentzialaz eta objektuen animazioaz arduratzen ari gara, maisu handiengandik ikasiz eta gure jatorrizko diziplinen ikuspegi espezifikoak emanez. Nire kasuan, zirkutik nator eta bi diziplinen fusioari esker, zama emozional handiagoa eman diezaieket zirko-erakustaldiak egiteko erabiltzen ditudan objektuei, eta aldi berean, txotxongiloek ekintza-tarte oso zabala dute, malabareak eta akrobaziak egin baititzakete, kontuan izanik haiek oso altu jaurti arren jaso egingo ditudala.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa