Txotxongilolaria eta usaimen-artista, halaxe definitzen du bere burua Clémence Milletek, Miss Bouillon ezizenez. egun hauetan TOPIC-en sorkuntza-egoitza bat egiten aritu denak. “Gezurra dirudi, baina txiki-txikia nintzenean, txotxongiloek beldurra ematen zidaten, harik eta egun batean, 19 urterekin gutxi gora behera, jaialdi batera joan nintzen arte, harizko txotxongilo ikuskizun bat ikustera eta hain hunkituta geratu nintzen, ordu batzuetan beste ezertan pentsatu gabe geratu nintzela”.
Olio esentzialak eta lore-urak sortu, eta landare usaintsu eta sendagarriak biltzeaz gain, Clémencek esentziak erabiltze ditu eszenaratzeko garaian erabiltzen dituenak. Usainen inguruan sortzen ditu ikuskizunak eta tailerrak. “Nire praktika artistikoa bi ardatzen inguruan kontzentratzen da: gaur egungo txotxongiloak eta usaimen-artez, elkar gurutzatu eta moldatzen diren bi bide-gurutze”, kontatu digu artista honek.
Gauza batek bestera eraman zuen eta txotxongiloetan trebatu zen hainbat konpainiarekin. Horri esker, ikuspegi osagarriak eta askotarikoak izan zituen, hala nola manipulazioaren oinarriak Alinéa konpainiarekin; bunraku teknika Coatimundi konpainiarekin; inprobisazio-lana Tara teatroarekin; antzerki beltzaren teknika Le clan des songes konpainiarekin eta, oihalezko eta gomaespumazko txotxzongiloen eraikuntza Natacha Belovarekin.
Miss Bouillon, artistikoki ezagutzen den bezala, sorkuntza-egoitza honetan ‘Narinelli’-ren dramaturgia prestatzen ari da. Ikuskizun hau 2017an sortu zuen, formatu txikikoa da eta pertsonaian sakondu nahi izan du orain, istorioa luzatzeko helburuarekin. TOPIC-en, obrarako osatu dituen bederatzi eszena horiez gain, usaimenaren hedapena ere lantzen ari da.
Tolosara iritsi baino lehen, beste bost sorkuntza-egoitzatatik igaro da, denak Frantzian, eta hemendik ezaugarri bereko beste batera itzuliko da, baina udazkenean. Narinelliren bertsio berri honen estreinaldia urrian izango da Toulouseko Unibertsitatean, lurrinei buruzko mahai-inguru batean. Azaroan Marionnettissimora joango da, bertako txotxongiloen jaialdira. Bertan, zati txiki bat erakutsiko du eta datorren urtean TOPIC-en eskainiko du.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa