Duela hilabete pare batetik hona, TOPIC-en sormen egonaldi bat izaten ari da. Oraingo honetan, Donostia Antzerki Saria jaso berri duen Xake Produkzioak konpainia ari da, “Lur” izenburua eramango duen lan berrian murgilduta.
Kepa Errastik idatzia eta Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, “Lur” antzezlanak Aneren istorioa kontatzen digu, aluarekin jaio den mutil baten istorioa da eta baldintza honek bere inguruan sortzen dituen gatazka sozialak kontatzen dizkigu. Anek ordea ez du barne gatazkarik bere gorputzarekin harmonian bizi delako.
Talde artistikoa Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti eta Nerea Gorritik osatzen dute. Antzezlanak 60 minutuko iraupena izango du eta maiatzaren 4an egingo da estreineko aldiz Topic-eko antzokian, 20:30etan.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa