- This event has passed.
Abendua 28, 2024 @ 6:30 pm - 7:30 pm
Sarrera solidarioa
Data bereziak datoz. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, Olentzerori eta Errege Magoei opariak ekartzeko gutunak idazteko. Baina denok dakigu familia batzuek zailtasunak dituztela hori lortzeko. Hori dela eta, abenduaren 20an Tolosako Musika Eskolaren kontzertuarekin eta abenduaren 28an Txotxongillo Taldearen Itsaminez ikuskizunarekin bildutako dirua, gazan horrenbeste sufritzen ari diren familiei laguntzeko erabiliko dugu UNRWA Euskadiren bitartez. Gainera, abenduaren 20tik abenduaren 28ra arte, TOPICeko sarreran elikagai-bilketarako gune bat edukiko dugu, gerora behar handiena dutenei banatuko zaiena.
