Larunbatean, urtarrilaren 18an, ‘ikuskizuna eta tailerra’ eskaintza konbinatuta itzuliko da. Tailerra 17:00etan eta 18:30ean izango da. Ikuskizuna Singe Diesel konpainia frantsesarena da eta ‘Kazú y los hombres voladores’ du izenburu.
Kazu Lourekin erabat maiteminduta dago, baina Lou jada ez dago. Hala ere, maitasunak bizirik eta alai jarraitzen du… Txotxongiloek, musikak eta zuzeneko marrazkiek talka egiten dute poesia hunkigarri eta filosofiko bat sortzeko.
Singe Diesel txotxongilo antzerki konpainia bat da eta bere unibertso artistikoa Juan Pérez Escalak eraikitzen du, testutik musikaraino, zuzendaritza eta txotxongiloak barne. Sorkuntzek dimentsio onirikoa eta poetikoa osatzen dute. Horrela, errealitateari beste begirada bat ematen diote, Hego Amerikako errealismo magikoan inspiratuta eta herri kulturen eraginpean.
Adina: 8 urtetik Aurrera
Teknika: irudiak, txotxongiloak eta objektuak
Iraupena: 45”
Hizkuntza: gaztelania
Tailerreko eta ikuskizuneko sarrera-konbinatu honetarako izen-emateak 943650414 telefonora deituz edo pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora bidaliz egin behar dira.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa