- This event has passed.
Maiatza 30, 2025 @ 8:00 pm - 9:00 pm
AZTIA
Aztia bakarrizketak autolaguntzaren guru bati egiten dio erreferentzia: Patrika Zabalegi,
munduko terapia ofizial eta ez-ofizial guztietan aditua. Patrika Zabalegi bufoiaren arimatik
gertu dagoen ironia darabil, bere buruaz barre egiten du, eta publikoari ezerosoak
zaizkion gaiak jartzen dizkio aurrez aurre. Bizi ditugun garaietan gure jendarteak duen
kanpo-laguntza-dependentzia hasteko, baina hondo-hondoan gertukoak senti ditzakegun
hamaika gai ekarriko ditu hizpidera: bakardadea, besteen beharra, euskal kultura,
erakundeen kultur politikak, desilusioari buelta emateko beharra… Umorez eta maitasunez
mintzatuko da aztia bakarrizketa honetan: lotsagabe, baina ez axolagabe.
Taldeak:………………………………………………………. Don Inorrez & Metrokoadroka.
Musika:……………………………………………………….. Don Inorrez.
Musikariak:………………………………………………….. Imanol Ubeda, Karlos Arancegui, Fernando Neira.
Hitzak eta dramaturgia:……………………………….. Oier Guillan.
Aktore-dantzaria:…………………………………………. Ainhoa Alberdi.
Zuzendaritza artistikoa:……………………………….. Idoia Beratarbide.
Argiak:………………………………………………………… Junki Mayo.
Ekoizpena:…………………………………………………… Josu Zubia.
