TOPIC Museoak Gonzalo Cañasi (Cuenca 1937- Madril 2012) eskainitako erakusketa paregabea aurkezten du Anbigu aretoan, irailaren 7ra arte. Cañas, Espainiako txotxongiloen historian funtsezkoa da eta txotxongiloak eta aktoreak eszenan fusionatzen lehenetarikoa. Cañas 1961ean hasi zen antzerkiko eta zinemako aktore gisa eta bere lan profesionalaren zati handi bat figuren antzerkiari eskaini zion. Eszenaratzeko zeregin guztietan inplikatutako artista izan zen: gidoien idazketan, figurak eta eszenografiak egitean, zuzendaritzan, ikuskizunen banaketan eta antzezpenean. Cañas antzerki gizona izan zen.
Txotxongiloen antzerkiari eskainitako dedikazio bereziagatik nabarmendu zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren txotxongiloen artea berritzeko lehen mugimenduan parte hartuz, Francisco Peralta eta Paco Porrasekin batera. 1960an sortu zuen bere lehen taldea: Bululu, Madrilgo txotxongilolari ospetsuenek egiten zuten bezala, jaunartze-festetarako etxez etxeko emanaldiak egiteko helburu nagusiarekin. Geroago, probintzietako kanpainetan parte hartu zuen eta ikuskizunak Espainiako txokoetan zehar eraman zituen. 1970eko uztailean, Gonzalo Cañasen Txotxongiloak izena hartu zuen.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Igande goizak
10:30etatik 14:00etara
Astelehenak eta igande arratsaldeak: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean, 5ean arratsaldez eta 6an; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa