Gaur aurkeztu da TOPIC-en Titereszenaren 2025-2026 denboraldiko programazio berria. Tolosako zentroaren programazio berria urriaren 11n jarriko da abian, Bambalina Teatre Practicable talde valentziarraren “Dadá” ikuskizunarekin. Ikuskizun honen ondoren, beste zortzi izango dira denboraldian zehar: Periferia Teatro konpainia murtziarraren “Bobo”; Gorakada konpainia euskaldunaren “Moko”; Anita Maravillas euskal konpainiaren “Andereño”; Zero en Conducta katalanen “Tormenta”; La Canica konpainia madrildarraren “El mago de Oz”; Tian Gonbau valentziarraren “Nire aitak harriak erretzen zituen” eta Les involtes konpainia frantsesaren “Les PP Project”.
Ikuskizun horiek guztiak TOPIC-eko antzokian ikus daitezke, larunbatetan, 18:30ean, publikoari irekita eta aldi berean, eskola-kanpainan. 2025-2026 eskola-kanpaina hau 4 urtetik gorako ikasleentzat da, batez ere lehen hezkuntzakoentzat, txotxongiloen mundua hurbilagotik ezagutu nahi dutenentzat. Ikuskizunen ildoari jarraituz, Titirijaik 43. edizioa ospatuko du aurten azaroaren 22tik 30era, Tolosara mota guztietako eta publiko mota guztientzako ikuskizunak ekarriz.
Baina Titereszena ez da ikuskizunez soilik osatzen, TOPIC-ek antolatzen duen programazioan era guztietako tailerrak, bisita gidatuak eta antzeztuak, aldi baterako erakusketak, eskola kanpaina, Aniztasunaren gala, Gabonetako elkartasun kanpaina, etab. daude.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa