Maiatzaren 18an, astelehena, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Ate irekien jardunaldia 10:00etatik 13:00etara izango da eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
Aurten, ospakizunaren leloa “Museoak zatitutako mundu bat elkartuz” da, eta museoek gaur egungo testuinguru globalean elkar ulertzea eta lankidetza sortzeko duten gaitasunean jarri du arreta.
Gainera TOPIC-ek, bere jarduneko kanpainen ildoa jarraituz, sarrerako hallean bere bilduma ikusezinaren zati baten erakusketa txiki bat aurkeztuko du. Lau txotxongilo bikote antagonista egongo dira ikusgai: aingerua/deabrua, erregea/menekoak, sorgina/printzesa eta haurra/heldua, baita veste bi antagonista bikote ere, bi gatazka belikoren ordezkari: Ukraina/Errusia eta Israel/Palestina.
Egun horretan TOPIC-era “gauza antagonikoren” bat (adibidez, gatza eta piperbeltza) ekartzen duten guztiek Zentroaren opari-kit bat izango dute.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa