Azken egunotan, TOPIC-ek elementu berri bat gehitu dio bere bilduma zabal eta dinamikoari. Samuel “Sam” Ortí animazio-zuzendari valentziarrak eta haren ekoiztetxeak, Conflictivos Productions-ek, ‘La habitación de Damian’ izeneko pieza eman diote zentroari.
Modelatzeko buztinez egindako lan zehatz eta landua da, ‘Pos eso’ (2014) film luzerako sortua —hau da, “Sam” Ortíren film ezagunena—. Stop-motion animazioan, material moldagarriz egindako figurak erabiltzen dira; eskuz mugitu eta fotogramaz fotograma argazkiak ateratzen zaizkie, eta, ondoren, ohiko abiaduran erreproduzitzean, mugimenduaren ilusioa sortzen da. Kasu zehatz honetan, piezak Damián txiki deabruaren gela irudikatzen du —munstroz betea—. Damián da filmeko protagonista, eta ohean etzanda dago, apezpiku baten zain, hark exorzismo bat egin diezaion.
‘La habitación de Damián’ pieza Donostia Kulturak eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak antolatutako ‘Gabinete de curiosidades, monstruos y máquinas’ erakusketan egon zen ikusgai. Erakusketa hori duela astebetera arte egon zen zabalik Donostiako Okendo Kultur Etxean.


Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Igande goizak
10:30etatik 14:00etara
Astelehenak eta igande arratsaldeak: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean, 5ean arratsaldez eta 6an; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa