Volver al listado de exposiciones

Barriga Verde.

2017 | Galizia
Erakusketa honek, TOPIC-en antolatzen den hemezortzigarrenak, Galiziako txotxongilo-tradizioa omentzen du, eta Morreu o Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiarekin batera 2013. urtean abiatu zuen bidean mugarri bat da.

Erakusketa horren sorrera, Galiziako kultur ondare ukigarri eta ukiezina izanik, estu-estu lotuta dago “Sabel Berde, feriaz feria” / 'Barriga Verde, de Feria en feria' ikuskizunaren inguruan kultur elkarte horrek, beste eragile batzuekin batera, egin zituen ikerketekin, baita obra hori berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko egin zituen saioekin ere.
Erakusketak 10.000 bisitari izan ditu, eta Tolosara ekarri aurretik, Galiziako beste zenbait herritan egon da erakusgarri. TOPIC-en helburua da Galiziako txotxongilo tradizionalen ikuspegiaren zati bat erakusteaz gain, bertaratzen diren tokiko edo nazioarteko ikusleei Sabel Berde pertsonaia ezagutzeko aukera ematea. Gainera, aurten, lehen aldiz, erakusketako katalogoaren bertsio anglofonoa eskaintzen da.

TOPIC-ek dagoeneko aktiboki parte hartu du erakusketa honetan, beste herrialde batzuetan Sabel Berde-ren parekoak diren hainbat txotxongilo mailegatu baititu. Guztira, TOPIC Txoxongiloen Museoak Europako 10 eskularru-txotxongilo tradizional eman ditu maileguan Galizia osoan zehar – Lugon, Santiago de Compostelan, Pontevedran, Lalinen eta Ribadavian– egin diren Sabel Berderen erakusketetarako.

Honaino heltzeko, bi katebegi lotu behar izan zituzten: alde batetik, ‘Sabel Berde’ ikuskizuna bizitzeko aukera izan zuten belaunaldiena eta, bestetik, hura ezagutzeko aukera izan ez zutenena. Hori burutu ahal izateko, beharrekoa izan zen oroitzapenak gogora ekartzea, gordetako objektu zaharrei hautsa kentzea eta horien balioaz jabetzea.

Gauzak horrela, hona hemen Sabel Berde bizirik dagoenaren froga; izan ere, oraindik sentimenduak pizten ditu haur nahiz helduengan, emanaldiaren unean baino azaldu ezin direnak, Sabel Berdek bere makila eskuan hartzen duenekoa, esaterako. Sabel Berde katxiporra tradizionaleko txotxongiloa berreskuratzeko apostuaren atzean zenbait balio daude, gure ustez, txotxongiloa bera eta bizia eman zioten pertsonak irudikatzen dituztenak.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa