Volver al listado de exposiciones

Gelede eta Efe maskarak.

2012 | Benin eta Nigeria
TOPIC-ek aldi baterako erakusketa berria antolatu du, oraingoan Gelede eta Efe maskarei zuzendua. Maskara afrikar horiek berezitasun bat dute: haien gainean Benin eta Nigeriatik datozen txotxongiloak edo panpin artikulatuak dituzte.

Tolosan ikusgai dagoen bilduma Ursela Voorhuis bildumagile herberehetarrarena da, eta 43 piezak osatzen dute. Orain arte bi alditan baino ez da egon ikusgai bilduma hau, 2010ean Dordrechteko Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdian, eta orain Tolosan. Hala ere, Tolosako erakusketa honetan lehen aldiz ikusi ahalko dira bi maskarak, Gelede eta Efe, elkarrekin.
Erakusketaren helburua txotxongiloak dituzten maskara horiek ezagutaraztea eta erakustea da, ez baitira oso ohikoak publikoaren artean. Erakusketa martxoaren 3an, larunbatean, hasiko da eta ekainaren 10era arte egongo da zabalik.

Mota horietako maskarak buruan jartzen dira, kasko baten moduan, eta haren gainean, txotxongilo edo panpina artikulatu batzuek askotariko eszenak irudikatzen dituzte: satirikoak, erlijiosoak, nolabait garaikideak, mendebaldeko eragina dutenak edo egunerokotasunekoak. Zenbait kasutan, maskarek gizon edo emakume baten burua baino ez dute irudikatzen, baina, normalean, giza irudien adierazpen konplexuak izaten dira, zapi, animalia edo beste tresna batzuk buru gainean dituztela. Dantzan darabiltzaten maskarak ugariak dira, baita lantzen dituzten gaiak ere.

Txotxongilorik gabeko maskarak ere aurki daitezke bilduma honetan, batik bat jaialdiaren gau partean erabiltzen direnak (Efe). Gau maskara horiek bildumara gehitu dira oso bitxiak direlako eta jaialdiaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Estiloari dagokionez, maskara gehienek Anago Yoruban dute jatorria, Beningo hego-ekialdeko eta Nigeriako hego-mendebaldeko kostaldean, hain zuzen ere. Gelede antzerkia Benin, Nigeria eta Togoko yoruba-nago komunitateak lantzen du. Duela mende bat baino gehiago, ospakizun horrek Iyà Nlà ama nagusiari eta yoruba gizartearen garapenean eta giza-antolaketan emakumeek egiten duten lanari gorazarre egitea du helburu. Gelede-a uztaren ondoren ospatzen da, gertakari garrantzitsuen aitzakian, baita lehorte edo izurrite kasuetan ere. Ikuskizunean, zizelkatutako maskara horiekin yoruberaz kantatu eta yoruba-nag herriaren historia eta mitoak kontatzen dira.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa