Volver al listado de exposiciones

Wayang Golek-eko txotxongiloak.

2014 | Indonesia
Indonesiako txotxongiloak izango dira protagonista TOPIC-en, urriaren 23an estreinatuko den aldi baterako erakusketa berrian. Erakusketak ‘Indonesia, Wayang Golek’ du izena eta 91 txotxongiloz osatuta dago; horietatik laurogeita hamar hagaxka-txotxongiloak dira, eta, bestea, aldiz, itzal bidezkoa. Pieza guztiak Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren funtsekoak dira.

Erakusgarri dauden ia ehun piezetako bakoitzak pertsonaia jakin bat irudikatzen du, olerki epiko-erlijioso ezberdinetakoak edota Indonesiako beste tradizio batzuetakoak.
Hori dela eta, beren karakterizazioa bereizia da, ez dira inondik inora kasualitatezkoak. Formei eta koloreei dagokienez, itxura berezia dute, apainketaren eta itxura fisikoaren xehetasun bakoitzak du bere esanahia. Erakusketara gerturatzen diren bisitariek txotxongilo eder eta preziosistak ikusteko aukera izango dute.

Wayang antzerki tradizional bat da, Bali, Java, Sunda eta Javaren eraginpean dauden Indonesiako eta Malaysiako eskualdeetan ezaguna dena. Diotenez, jatorrian “itzal” esan nahi zuen haren izenak eta, beraz, itzalen antzerkiari egiten zion erreferentzia. Wayang antzerkia Gizateriaren Ahozko Ondare Ez-material izendatu zuen Unescok 2008. urtean, eta herrialde haren nortasun ikur bihurtu da, nahiz eta oraindik bizirik dauden eskualdeen araberako zenbait aldaera.

‘Wayang Golek’ antzerkian hagaxka-txotxongiloak erabiltzen dituzte, eta burua eta gorputza elkarri lotzen dizkion ardatz nagusi baten bidez eta beso bakoitzean duten hagaxkaren bidez mugitzen dira. Pertsonaiak aurpegiaren eta burukoaren arabera bereizten dira. Jainkoak (dewa / batara), nobleak (satria), tximuak (wanara), erraldoiak (raksasa) eta deabruak (buta). Guztiek dituzte elementu komunak, makillajean, burukoan zein soinekoan.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa