• EDUKIERA250 pertsona
  • KOKAPENA0 solairua
  • ESZENATOKIA + 9 m-ko aho-zabalera, 9 m-ko sakonera eta 7-ko altuera
    + Elektrifikatutako eta informatizatutako 14 haga eta beste 4 haga ahoaren aurrean.
  • BALIABIDEAK + Besaulki-patioen argiztapena, klimatizazioa eta garbiketa.
    + Korronte-hargune eta Wi-fi independentea.
    + Proiekziorako hornikuntza.
    + 2 aldagela 2/3 pertsonarentzat.
Volver a todos los espacios

Areto Nagusia

Eraikuntzaren beheko solairuan dago kokatua, sarbide aproposekin, eta 250 ikuslerentzako edukiera du. Eserlekuei dagokienez, erosoak eta zabalak dira, eta bakoitzak idazmahai, korronte-hargune eta Wi-fi independentea du. Gainera, eserlekuak plano inklinatu batean kokatuta daudenez, ikusgarritasuna primerakoa da. Aretoa, txotxongiloen antzezpenez gain, mota ezberdinetako ekitaldiak hartzeko prestatua dago: formatu erdiko antzerki-lanak, proiekzioak, kontzertuak, errezitaldiak, dantzak, hitzaldiak, eztabaidak, kongresuak, batzarrak, eta abar.

Agertokiak 9 metroko aho-zabalera du, 9 metroko sakonera eta 7 metroko altuera. Horrez gain, elektrifikatutako eta informatizatutako 14 haga ditu, eta ahoaren parean beste 4 haga. Aretoa funtzio ezberdinetarako dago hornituta: zine edota ikus-entzunezkoak proiektatzeko, aldibereko itzulpen-zerbitzuetarako eta bideo konferentziak egiteko.

Descargar Rider Descargar formulario de alquiler
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa