2024-2025 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Tolosako TOPIC magiaz beteriko etxe bat da, hezkuntza proiektu dibertigarriz eta erakargarriz beteta izateaz gain, ikasleen garapen kognitiboa eta sortzailea lantzen ditugu, jolasa, metafora eta sormenaren ikuspuntu batetik abiatuta. Etxe honetan guztiontzako daukagu lekua, zuen kontura bisita egin nahi diguzuonontzako, baita, eskola kanpainan gurekin parte hartuz txotxongiloen mundu liluragarrian sakontzeko asmotan zaudetenontzako.
Bota begirada bat ikasturte honetan eskainiko ditugun hezkuntza-proiektuei eta jarduerei. Horretarako, jarraian atxikituta duzuen dokumentua deskargatu. Bertan, bisiten, tailerren eta ikuskizunen inguruko informazio osoago bat aurkituko duzue.
Descargar programa Ficha de inscripciónGaur egun, hezkuntza eta teknologia berriak uztartu egin dira; azken hauek abantaila mordo bat eman dizkiote hezkuntzaren esparruari. Horretaz jakitun, TOPIC-en baliabide teknologiko nahiz programa berritzaileak erabiltzen hasi gara, eta horren erakusle dugu tailer birtuala.
Aukera berri honi esker, eskola-saio batean txotxongiloekin nozio ezberdinak lantzeko aukera izango duzue gurekin batera, zuen gelatik irten gabe eta TOPIC-era gerturatzeko beharrik gabe.
ANIMATZEN ZARETELA? Erreserbatu tailer birtualetako sesio bat, hobekien datorkizuen egun eta orduan. Honi buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko, jar zaitezte pedagogia sailarekin harremanetan.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa