Familia-tailerra: tailerra + ikuskizuna
TOPIC Euskal Herria plaza, Tolosa, GipuzkoaHilean behin larunbat batean, urritik maiatzera bitartean, programatutako txotxongilo ikuskizunaren aurretik tailer bat eskainiko dugu. Tailerra 17:00etan hasiko da eta ondoren, ikuskizuna 18:30etan. Belaunaldi ezberdinetako kideek elkarrekin sorkuntza-prozesu lasai bat partekatzeko aukera paregabe bat da.