Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldi instituzionala Bilboko Azkuna Zentroan egin da astelehen honetan. Bertan, Euskadiko sektore turistikoko 530 erakunde eta profesionalek egindako lana aitortu da, Euskadiko Kode Etikoa biltzen duen prestakuntza eta konpromiso ibilbidea osatu baitute.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak turisten oinarrizko eskubideen alde egiten du, establezimendu iraunkorrak aukeratzeko bultzada ematen du eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak nahiz sektoreak ekintzak egiteko konpromisoa hartzen du.
Zehazki, bat egiten dutenek konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, haien berezitasunak, bizimoduak, gustuak, itxaropenak, sinesmen-aniztasuna errespetatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak babestu egin beharko ditu guregana datozen pertsonen eta haien ondasunen segurtasuna eta babesa. Era berean, turistak informatu eta dei eginen zaie Euskadiko legeak, kultura eta ohitura eta erabilera sozialak errespeta ditzaten.
Kodeak azpimarratzen du turismoarekin zerikusia duten jarduerek genero-berdintasuna, gizarteratzea eta tolerantzia errespetatzea. Ingurumen-iraunkortasuna ere ekintza zehatzen bidez babestuko da, bereziki, turismo-mugimenduen desestazionalizazioa eta deszentralizazioa bultzatuz eta ekoturismoa eta natur ondarea eta ekosistemak errespetatzen dituen turismoa sustatuz.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa