Elkartasun-sarrera, gabonetako tailerra eta bisita gidatua TOPIC-en Gabonetako Kanpainan.

Home » Elkartasun-sarrera, gabonetako tailerra eta bisita gidatua TOPIC-en Gabonetako Kanpainan #Uncategorized @eu

Egun bereziak iritsi dira. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, beren gutunak idazten dizkiete Olentzerori eta Errege Magoei, opariak ekar diezazkieten. Duela urte batzuetatik hona, TOPIC-ek Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatzen ditu, eta bi jarduera horien diru-bilketa helburu solidarioak ditu. Oraingoan, Gazako gatazkari laguntza humanitarioa ematen dion elkarte bati zuzenduko zaio.

Sarrera solidarioa duen lehen jarduera abenduaren 22an, ostirala, izango da, 18:30ean. Eduardo Mocoroa Tolosako Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen kontzertua izango da.

Bigarren saioa Bihar taldearen eskutik izango da eta “Pulcinella el napolitano” ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 29an, ostirala, 18:30ean, TOPIC-eko antzokian (Erosi sarrerak helbide honetan: www.cittolosa.com) Aurretik, 17:00etan, Gabonetako tailerra izango da: pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi edo 943650414 telefonora deitu

Anbigu aretoan Gabonetako txotxongilo eta kartelen erakusketa izango da abenduaren 23tik urtarrilaren 14ra

Azkenik, abenduaren 30ean, hileko azken larunbatetan egin ohi dugun bezala, TOPIC Museora bisita gidatua egingo dugu, Iñigo Aginagalde pedagogiako arduradunaren eskutik. 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa