Volver al listado de exposiciones

Akhyan.

2014 - 2015 | India
Erakusketa hau Tolosako Ekinbide Etxearen eta Indiako Erakundeen artean dagoen harreman onaren emaitza da. Kasu honetan, New Delhiko Indira Gandhi National Center for the Arts erakundearekin egindako elkarlana da. Azken instituzio honekin 2004ko Titirijai jaialdian ‘Indiar Txotxongilolaritzara leihoa’ erakusketa antolatu genuen. Ondoren, 2008. urtean, eta SEACEX-en eskutik, Delhiko Mathi Ghar-era (IGNCA-ren erakusketa-aretoa) eraman genuen ‘Iberiar Txotxongilolaritzara leihoa’ erakusketa.
Erakusketak txotxongiloaren kulturara du ardatz, baina ez objektu artistiko modura, herri baten ahozko ondare eta ondare immateriala den adierazpen kultural modura baizik. UNESCOk dagoeneko babesten ditu zenbait txotxongilo-adierazpen. Akhyanek kontakizuna esan nahi du. Hori dela eta, Akhyan erakusketak Indiako tradizio narratibo horiek aztertu eta ospatzen ditu, istorio bat kontatzen baitute hitz egiten duten objektuen erabileraren bidez, hala nola maskarak, txotxongiloak eta scrollak (itsuaren erromantzeak - Romances de Ciego edo ipuin ilustratuak). Hiru forma horietan, narratzailearen eta hitz egiten duen objektuaren arteko harremana mota jakin batekoa da. Ikusgaitza eta ikusgarria dena eskutik doaz eta esanahi eta interakzio mundu bat sortzen dute euren logika eta patroiak erabiliaz.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa