Volver al listado de exposiciones

John M. Blundall Txotxongilo-maisu.

TOPIC | 2023 - 2024 | Ingalaterra
John M. Blundall (1937-2014), txotxongilolaria, artisaua, artista plastikoa, eszenografoa, irakaslea eta bildumagile britainiarra. Erresuma Batuko Txontxongilo-antzerki ekoizle emankorrena. Txikitatik, Johnek txontxongilo-antzerkiarekiko jakin-mina eduki zuen.

1951ean, Festival Marionettes bere lehen konpainia izango zena sortu zuen. Sergei Obraztsov eta Leonora Shpetekin txotxongiloen artea ikasi zuen. John M. Blundall-ek bere txotxongilo handi eta koloretsuekin egindako ekoizpenak Ekialdeko Europan 60 eta 70eko hamarkadetan egindako lanaren eraginaren lekuko dira. 1962an Gerry eta Sylvia Andersonen telesailetarako irudi ospetsuak diseinatu zituen konpainiarekin bat egin zuen. 1965 eta 1966 artean The Caricature Theater of Gales-erako produkzioen diseinatzaile eta zuzendari gisa lan egin zuen, ondoren bere proiektu handienean zentratzeko.
1968an, Blundallek Cannon Hill Puppet Theatre konpainia sortu zuen, egoitza Birminghameko Midlands Arts Center-en zuena eta 1992ra arte haren zuzendari artistikoa izan zen. 50 antzezlan baino gehiago idatzi, diseinatu eta zuzendu zituen. Txotxongilolari asko trebatu zituen eta espezializazio eta lanbide heziketako ikastaroak eman zituen mundu osoan zehar.

UNIMAko Ohorezko Kide eta Batzorde Exekutiboko kide ere izan zen 1976tik 1996ra, UNIMAko Zentro Britainiarreko presidente 1978tik 1997ra eta Ohorezko Presidente 2004ra arte.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa