Erakusketa honek aldi baterako erakusketen aretoan “eszena” aukeratu batzuk agertzen ditu, txotxongilo, musika eta bideoekin. Eta beste leku batzuetan, hainbat urtetan zehar egindako beste lan batzuetako txotxongilo, objektu, fotografia eta bideoak ikus daitezke.
TOPIC-en ikusi ohi ditugun erakusketak ez bezalakoa da honako hau. Gure helburua izan da halako esperientzia oso bat egitea, non publikoak bere burua sartuta ikusiko duen, batzuetan literalki, Speeltheater Holland (Studio)-ren txotxongiloen mundu magikoan.
Katalogoan informazio gehiago izango duzu aukeratu ditugun eszenei buruz, gure historiari buruz, eszenografiari buruz, txotxongiloen diseinu eta teknikei buruz...
Artistak
Onny (Anne) Huisink eta Saskia Janse Speeltheater Holland-en kofundatzaileak dira. Janse andrea da gidoigilea eta Huisink jauna antzerki zuzendaria. Diseinatze eta zuzendaritza artistiko lana, berriz, biek egiten dute. Bere konpainiak diru-laguntza jaso zuen Holandako Gobernutik eta Holandako iparraldeko probintziatik 2013ra arte, eta umeentzako antzerki-konpainia handi eta prestigiotsuenetako bat izan da Herbehereetan.
Horrela ia 40 urte igaro eta gero, Speeltheater Holland-ek erabaki zuen 1976an sortutako antzerki-konpainia ibiltariari amaiera ematea. 2013az geroztik, bi zuzendari artistiko hauek lanean dihardute zuzendari, gidoigile eta diseinatzaile independiente moduan. Azken urteotan, atzerriko kideekin aritu dira lankidetzan eta koprodukzioan, proiektuak egin dituzte mundu osoan zehar, baina etxean ere egin dituzte beren ekoizpenak.