Duela egun batzuk, Odradek zentroko zuzendaritza-taldea bisita izan genuen. Odradek Frantziako Toulouse herrian dagoen txotxongiloaren arteak sortu, ikertu, prestatu eta garatzeko zentroa da.
Bisitaldia aprobetxatuz, TOPIC-eko zuzendaritzak topaketa bat antolatu zuen euskal konpainiekin: Bihar, Txotxongillo taldea, Tenderete, Taun Taun, Anita Maravillas, Carlos López eta Corrado Masacci txotxongilolariak. Hurrengo egunean Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolako zuzendaritzarekin elkartu ziren.
Topaketa horien helburua, txotxongiloen artearen sektoreari buruzko iritziak partekatzea izan zen, bai prestakuntzari eta ekoizpenari dagokienez eta baita zabalkundeari eta sustapenari dagokienez ere. Juanjo Herrerok, TOPICeko zuzendarietako batek dioenez, “Txotxongiloen sektorearen gaur egungo egoera ezagutzeko bi herrialdeetan eta loturak sortzen hastea, TOPICen barruan berariazko prestakuntza izateko eta aldi berean, Odradek eskola eta Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Eskola aberasteko”.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa