- This event has passed.
Ekainak 22 @ 9:30 am - 12:30 pm
TXOTXONGILO IKASTAROAK
Eskola-oporretan, askotariko ikastaro-eskaintza prestatu dugu, bakoitza txotxongiloen artearekin lotutako teknika batean oinarrituta dagoelarik. Proposamen hauek, sorkuntza, dramaturgia eta txotxongilo-antzerkiaren unibertsoa ezagutzeko gonbidapena dira, bere lengoaia eta adierazpen-aukera ugariak barne hartuz. Kasu honetan, ikastaroa Uxue Lasaren ‘kutxak, gorputzak eta altxorrak’ erakusketan oinarrituta egongo da.
23an, 12:00etatik 12:30era, parte-hartzaileek erakusketaren bisita gidatua egingo dute.
Prezioa: 25€ (20€ Topic-eko lagunentzat eta aniztasun funtzionala dutenentzat)
Izen-emateak educacion@cittolosa.com edo 943650414 telefono zenbakira deitu.
