- This event has passed.
Martxoak 27 @ 5:00 pm - 6:00 pm
TITIRITEROS DE BINEFAR – Tailerra
Familiei zuzendutako aktibazioak jolasaren bidezko transmisioa eta belaunaldi arteko esperientzia sustatzea du helburu. Jarduerak guztira 60 minutuko iraupena du eta bisita gidatua eta esperientzia praktikoa uztartzen ditu.
1.Erakusketari bisita (10 min)
Saioa erakusketaren bisita labur batekin hasiko da. Lehen une honetan, parte-hartzaileek instalazioko elementuak behatzeko aukera izango dute, eta gidariak pieza nagusiak erakutsiko ditu, arreta berezia jarriz txotxongiloen formetan, pertsonaietan eta eszenografia-elementuetan.
2.Teknikak ezagutu eta probatu (15 min)
Ondoren, parte-hartzaileek —haurrak zein helduak— txotxongilo mota desberdinak manipulatzeko aukera izango dute:
Helburua ez da teknika menperatzea, baizik eta mugimenduaren eta ahotsaren bidez bizia ematearen esperientzia sentitzea.
3.Inpro eta sorkuntza (15 min)
Parte-hartzaileak binaka edo hirunaka. Sortu istorio labur bat (1–2 minutu).
Ondoren talde batzuk agertokian aurkeztuko dute.
