- This event has passed.
Otsaila 8, 2025 @ 6:30 pm - 7:30 pm
NOA, UY, UY, UY – Panta Rhei (Euskadi)
Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira.
Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez. Urakana dator. Haien egunerokotasuna ekintza bihurtuko da, gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide berriei irekiz. Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
Zuzendaritza: Juan Rodriguez Aristegi
Egilea: Emilio fernández de Pinedo
Antzezleak: Idoia Ayestaran eta Emilio Fdz. de Pinedo
Teknika: Aktoreak eta txotxongiloak
Aholkatutako adina: 2 urtetik aurrera
Irurapena: 45’
Hizkuntza: Euskara
