- This event has passed.
Apirila 5, 2025 @ 6:30 pm - 7:30 pm
GURE KANOA – Zurrunka Teatro (Euskadi)
Gure Kanoa, Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez.
Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan. Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango gaitu.
Zuzendaritza: Josu Camara
Egileak: Eñaut Gorbea, Josu Camara eta Odei Arregi
Antzezleak: Eñaut Gorbea eta Odei Arregi
Teknika: Mahai txotxongiloak
Aholkatutako adina: 4 urtetik aurrera
Iraupena: 65’
Hizkuntza: Euskara
