FOTOPIC 2023, TOPIC-en argazkiak egiteko gonbidapena.

Home » FOTOPIC 2023, TOPIC-en argazkiak egiteko gonbidapena #Uncategorized @eu

Urtero, 1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Aukera paregabea da museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzeko.

2023ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek txotxongiloak eta argazkigintza maite duen edonor museoan argazkiak egitera gonbidatzen du. Horregatik, maiatzaren 2etatik maiatzaren 14ra bitartean, jarduera honetan parte hartu nahi dutenek museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera. Sarreran identifikatu egin beharko dira eta 2023ko maiatzaren 14a baino lehen, egiten dituzten irudien aukeraketa bat bidali beharko dute.

Argazkiak gure webgunean elkarbanatuko ditugu (www.topic.eus) eta guztiekin batera, Topic zentroan publikoari irekitako argazki erakusketa bat antolatuko dugu maiatzean.

Parte-hartzaile guztien artean hiru irabazle egongo dira. Irabazle bakoitzak TOPIC-eko txotxongilo bat eta TOPIC-en txotxongilo ikuskizun bat ikusteko 4 sarrera (Titirijaieko ikuskizunak izan ezik), 2023ko urritik 2024ko maiatzera arte

Informazio praktikoa:

Parte hartzeko epea: 2023/05/02-2023/05/14

Argazkiak aurkezteko azken eguna: 2023/05/14

Sari-banaketa irabazleei: 2023/05/18

Argazkiak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: museo@cittolosa.com

Parte-hartzaileek, jarduera honen testuinguruan, beren argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko eta jendaurrean jartzeko eskubideen gaineko baimena ematen diote TOPIC-i.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa