‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’, erakusketa berria TOPIC-eko Anbigu aretoan.

Home » ‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’, erakusketa berria TOPIC-eko Anbigu aretoan #Uncategorized @eu

TOPIC-eko anbigu aretoan, “Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi” izeneko eskultura-erakusketa inauguratuko da bihar, asteazkena, hilak 12.

ARTEA, EUSKARA eta IRRIBARRA kontzeptuak uztartuta, IRRIBARTEA izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin.

Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Euskal eskultoreek eskainitako lanak hainbat espaziotan erakutsi nahi dira, horietako bat TOPIC izanik.

Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.

Urriaren 2an, Kilometroak 22 ospatzen den egunean, gune eskultoriko bat jarri nahi da, haurrek hainbat material sentitu eta haiekin batera lan egin dezaten.

KMK22-IRRIBARTEA-katalogoa

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa