TOPIC-ek mundu osoko herrialde ezberdinetatik eratorritako txotxongilo-bilduma nabarmen bat eskaintzen du. Egun, 2.613 piezak osatzen dute bilduma, eta txotxongilo-manipulazio teknika ezberdinez osatua dago.
Funtsa partikularrek eta konpainiek dohaintzan emandako txotxongiloekin edo egindako erosketekin, maileguekin edo depositoekin osatua dago. Erakusketan, XVIII. mendetik gaur arteko txotxongiloak topa ditzakegu; era horretan, iraganekoak oraina ulertzeko eta etorkizuna asmatzeko laguntza ematen du.
Neguko ordutegia
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: itxita (jaiegunak eta zubiak izan ezik)
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; Ihauterietan otsailaren 16tik 22ra eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa