Erakusketa berria “La Máquina Real Irudi-antzerkiaren bilakaera XI. mendetik – XX. Mendera” 2024/03/08 – 2024/09/15.

Home » Erakusketa berria “La Máquina Real Irudi-antzerkiaren bilakaera XI. mendetik – XX. Mendera” 2024/03/08 – 2024/09/15 #Uncategorized @eu

2005ean ikertzaile/titiritero talde batek, Jesús Caballeroren ekimenez, XVII. mendean zehar ospe handiko dibertsio bat, makina erreala izenez ezagutzen dena, berreskuratzeko lana proposatu zuen; izen hori bera hartu zuten Cuencan duten beren konpainiarako. Makina errealaren tradizioa santuen komediak antzeztean zetzan, gehienetan, eta txotxongiloak soilik erabiltzen zituzten haietan. Antzezlanak urte osoan eta penintsulako leku gehienetan egiten ziren arren (Cornejo 2017:27) ikuskizun mota honek batez ere Garizuman izaten zuen eskaerarik handiena, aktoreek debekatuta baitzuten garai horretan antzeztea.

Bere taldearekin lankidetzan, Caballerok hamazazpi urte baino gehiago daramatza Espainiako ikuskizunen eta, oro har, kulturaren historiarako funtsezkoa den dibertsio hura birmoldatzeko lanean.

2009an konpainiak Mira de Amescuaren “El esclavo del demonio” (1612) estreinatu zuen, San Gil de Santaremen elezaharrean oinarritutako obra. Muntaia honetan jarraitutako berreraikuntza historikoa makina errealak ustez erabilitako eszenografian eta manipulazio tekniketan oinarritu zen. 2010ean konpainiak Lope de Vegaren “Lo fingido verdadero” (1608 k.) taularatu zuen —San Ginesen bizitzan inspiratutako komedia— muntaia askoz eklektikoago batean, non antzezleek eta txotxongiloak aurrez aurre hitz egiten duten, baita publikoa inplikatu ere eszena jakin batzuetan.

2013an estreinatu zen “En una maleta” ikuskizuna haurrentzat da gehiago; bertan antzezle bakar batek (Sergio Adillo Rufo) gure antzerki klasikoko obrarik adierazgarrienetan zehar egindako ibilbide original bat egiten du. 2017an konpainiak “El retablo de Maese Pedro” estreinatu zuen, Kixoteren pasarte ezagunenetako batean oinarrituta (1605-1615), Cervantesek proposatutako testuaren eta eszenografiaren egokitzapen leialari jarraituz. Makina errealaren aurrekari izandako zein irudi-antzerki egon zitekeen jakiteko dedikazio osoz ikertzen urteak eman ondoren, erakusketa bat sortu zuten, antzerkiaren mila urte biltzen dituena.

2020an Lope de Vegaren “La selva sin amor” bosgarren ikuskizuna iri-tsi zen, espainieraz idatzitako lehen opera, Almagroko nazioarteko jaialdian estreinatua. 2023an Pradoko Museoan “Los celos hacen estrellas” estreinatu zuten, Juan Vélez de Guevararen zarzuela bat, Juan Hidalgoren musikarekin, Francisco de Herrera el Mozoren eszenografiarekin; partituraren eta libretoaren edizio modernoa, Álvaro Torrentek eta Carmelo Caballerok egina, Sergio Adilloren zuzendaritza eszenikoaren pean.

2009an konpainiaren lehen ikuskizuna estreinatu zenetik, La Máquina Real konpainiak hainbat bira egin ditu Espainiako hiri nagusietan zehar, baita Espainiako antzerki jaialdi ospetsuenetan ere: Almeriako Antzerki Klasikoaren Jardunaldiak, Murtziako Hiru Kulturen Jaialdia, Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Erriberriko Jaialdia, El Tobosoko Cervantes Jardunaldiak, CLM Azoka, Montearagoneko Chinchilla Jaialdia, Titirimundi…

Konpainia honen helburua antzerki klasikoaren sustraietan sakontzea, aztertzea eta balioan jartzea da, iraganarekin loturak sortuz eszena garaikidearen etorkizuna biziberritzeko. Caballerok hasieratik argi izan zuen txotxongiloen antzerki klasikoa ikertu eta hedatzeko zentro bat sortu nahi zuela, antzerki klasikoan espezializatutako langileak adar guztietan prestatu ahal izateko: interpretazioa, deklamazioa, zuzendaritza eszenikoa, jantziak, eszenografia, txotxongiloen eraikuntza… Espainiako antzerkiak gure lurraldearen barruan eta kanpoan izan duen eragina ikertu, dokumentatu eta argitara ateratzeko zentro bat. Edukiagatik eta formagatik atenporalak diren obra klasikoen errepertorioa hautatu, aztertu eta eszenaratzeko. Barrokoaren ezinbesteko obrak bizirik mantentzeko eta beste batzuk ezagutzera emateko, ahanzturan egonagatik ere garrantzi eta kalitate handikoak hauek ere.

Gaur egun, eta hogei bat pertsonaren laguntzarekin, La Máquina Realek 1000 años de teatro de figuras en España erakusketa birsortu du. Bertan, eszenografia sorta batek Espainiako irudi-antzerkiaren historia taxutzen du, Erdi Aroko Bavasteletatik hasi eta Francisco Nievaren gaur egungo txotxongilo haserreetaraino.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa