Larunbatean, azaroak 18, Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko beste edizio bat egingo dugu TOPIC-en. Aurten Jardunaldien leloa hau da: ‘Txotxongilo historiadunak! Begirada poetiko bat gure ondare kultural ez materialari’. Egingo dugun jarduera bisita gidatu bat izango da tailer batekin bukatzeko, 10:30ean euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz.
Deskribapena: Ezagutu txotxongiloek betetzen duten papera, gure kultura-ondare ez-materiala zaintzeko garaian. Hasteko, bisita bat egingo dugu, gure bildumako pieza esanguratsu batzuk nabarmenduz. Bertan, parte-hartzaileek beren txotxongiloa eraiki eta antzezpen txiki bat egin ahal izateko beharrezko ezagutzak lortuko dituzue; horrela, egun batez txotxongilolari bilakatuz.
Informazioa eta erreserbak: Leku mugatuak. Prezioa: Helduak 5€/ Haurrak 3€. Telefonoa: 943 65 04 14. Erreserbak edota parte-hartzaileen zalantzak argitzeko helbidea: cit@cittolosa.com
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa