Mimaiak abenduaren 6an estreinatuko du “Adiós, Bienvenida”, TOPIC zentroan egindako sorkuntza egonaldi baten emaitza
Obraren egileek azaldu dutenez, erakutsi nahi dute ez dugula agurrekin zertan tristatu, eguneroko bizitzan denok egin behar izaten diegulako aurre era horretako egoerei. “Jaiotza bera ere agurra da”, dio Dora Canterok, egoitza Bartzelonan den talde honen zuzendariak.
Dora eszenaz, zuzendaritzaz eta interpretazioaz arduratzen da; baita testuaz eta musikaz ere. Oraingoan, Nina Ledergerber suitzarra du laguntzaile; izan ere, Ledergerberrek hartu du eszenografia eraikitzeko ardura, txotxongiloena nahiz musika alderdiarena. «Kanarietako tinplea, zerra musikala eta akordeoia jotzen ditut, kantatzeaz gainera», azaldu du.
‘Adiós bienvenida’ obra urtebeteko lanaren emaitza da, eta ibilbide horretan funtsezko garrantzia izan du TOPICzentroan egindako hiru hilabeteko egonaldiak. Taldekoek argi zuten Bartzelonatik kanpo ikuskizunen bat landu nahi zutela, eta, Dorak lehendik ezagutzen zituenez Titirijai eta TOPIC, sorkuntzako egonaldirako eskaria egitea pentsatu zuten. «Zentroko zuzendariekin hitz egin genuen, proiektua aurkeztu genien, eta onartu egin zuten; eta hementxe gaude», adierazi du Ledergerberrek.
Topic zentroan bertan estreinatuko dute obra, txotxongilo jaialdiaren amaieran, eta familientzako ikuskizuna da. Gero, Murtziako Teatro Circora eramateko asmoa dute, eta berriz parte hartuko dute Topic zentroaren programazioan, uztailean, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroan egingo den Txotxongiloaren Nazioarteko Batasunaren (Unima) Udako Eskolan.
Mimaia hitza Levante aldeko eskualde batzuetan ezkutaketa jolasean erabiltzen dute haurrek; salbatzeko esaten da.
Mimaia Teatro taldea 2008an sortu zen, “gure baitan daramatzagun haur horiek “salbatzeko” tokia, babesgunea sortzeko xedez”, Dora Canterok adierazi duenez. Taldearen lehen lana “Arbequina” izan zen, aurtengo Titirijain programatua.
Mimaia taldeak txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren ikerketan dihardu. 2010ean, Bartzelonara aldatu zuten egoitza; han, Mina Ledergerber musikari, txotxongilolari eta artista plastikoa batu zitzaion taldeari. 2010ean zehar, Bartzelonako aretoetan emanaldiak egin ditu Mimaiak, ikuskizunak areto bakoitzaren berezitasunei egokituta eta ikuslearekin hurbileko harremana sortuz, publikoarekiko komunikazio zuzenagoa bilatzen baitu.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa