“Sueños 1” txotxongilo profesionalei begira eskeintzen diren erresidentzien fruitu bat da. Honela, eta hiru hilabetetan zehar, Roberto Whitek bere lana egiteko TOPIC-en instalazioak erabili ditu,” esperientzia honetarako itxialdia aprobetxatu dut, Topic-eko instalazio guztiak erabiliz ondo lan egin ahal izateko. Neretzako laborategi ikaragarri bat suposatu du egonaldi honek, eta ziurrenik, beste espektakulo bat sortzeko aukera emango dit etorkizunean, “Sueños 2”, lan honen beste kapitulu bat izango dena.
Tolosako bere erresidentzia eta gero, White-k bere antzezlana amaitu zuen Argentinan, beste zenbait artistekin elkarlanean:” han oso ondo Joan den aurre-aurkezpen bat egin genuen, eta sentsasio oso onekin etorri naiz larunbatari begirako estreinu ofizialari aurre egiteko, pantomima pixkabat eta figura teatroa erabiltzen duen clown hizkuntza klabean izango dena. Bere lan berriak “criaturas particulares” bere beste lanak baino formato haundiagoa izango du, zeinarekin 2012.urtean haur epaimahairen saria izan zuen Titirijai jaialdian.” lehen eskuekin eta zenbait figura txiagorekin egin nuen lan, orain bolumen haundiagoa dago, nahiz eta istorio simple bat kontatzen dudan: maskara baten moduan nire buruan daramadan etxe berezi baten barruan gertatzen diren istorioak!”
“Sueños 1” 8 urtetik gorako haurrei begirako lan bat da, nahiz eta helduak ez diren White-n sormen radarretik kanpo geratzen:” beti saiatzen naiz haurrek disfrutatuko duten plastika alor batekin lan egiten baina inoiz ez dira helduoi begirako keinuak falta”. Bere gainean daraman burua, literalki hitz eginaz, metáfora bat da antzezlanaren barruan:” etxe baten barruan egunerokoa nolakoa den kontatzen digu, etxe mental bat dena, batonbaten burruan dagoena.
Izaki honi gertatzen zaiona kontatzen zaigu, beste edonoren arazo berberak dituena, esnatzen denetik haren ametsagaizto sakonenetarainoko bidaia eginaz”
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa