TOPIC-ek 2016ari ongi etorria eman dio, The Winged Cranes konpainiaren sorkuntza egoitzarekin. Bi madrildar eta asturiar batek osatzen dute, sustraiak lur ingelesetan dituen taldea. “Konpaniari hasiera 2008an eman genion Londresen; pare bat urte beranduago ni Espainiara itzuli nintzen- dio konpania sortu zuen Alejandra Prietok- Laboral Gijón-en bidez jasotako sorkuntza-produkzio bekaren bitartez eta orduan ezagutu nituen konpaniako beste bi partaideak, Mari Cruz eta Irene”.
Hiru emakume hauek, euren ikuskizunetan, primeran bateratzen dituzte bideo proiekzioen bidez lagunduak izaten diren txotxongilo eta dantzaldiak. “Guk eszena sortzaile eta txotxongilolaritzat dugu geure burua: txotxongiloak geure proposamenen ardatz izaten dira eta hortik beste lenguaia batzuetara zabaltzen gara”, dio Mari Cruz Planchuelok.
Euretako inork ez zuen ezagutzen TOPIC-ek, ez eta bere sorkuntza egoitzak ere. Indian izan zen, Ishara Puppet Festival-en non bertako zuzendariak zentroari buruz hitz egin zien. “Idoya Oteguirekin harremanetan jarri gintuen eta hementxe aurkeztu ginen sorkuntza egoitza eskatuz eta zentroa ezagutuz, eta esan beharrean aurkitzen gara, ikaragarri gustatu zaiguala”.
Topic-en sortzen ari diren lanak “Le fanteuil” izango du izenburutzat eta boterera iristen den emakume baten istorioa narratuko du. Topic-en egindako lanaren ondoren, otsailean, Madrilgo Conde Duque zentro kulturalean burutuko duten sorkuntza egoitzara lekualdatuko dira, nahiz eta ikuskizuna amaitzeko, ez duten Tolosara itzultzearen ideia baztertzen. “Maiatzean ikuskizuna estreinatzea espero dugu, nahiz eta ez dugun inolako presarik; denborarekin lan egitea gustatzen zaigu, data zehatz bat hitzartu gabe”.
Winged Cranes konpaniak “gaur egun gizarteak aukerarik ematen ez dieten, baina hala eta guztiz ere izaki bizidunaren esentziari buruzko informazio baliatsua duten, talde zein gaiei argitaratzeko aukera ematen die. Talde hauen artean emakumeak aurkitzen dira, gure ikuskizunetako protagonista nagusiak”.
Lenguaia ezberdinen bidez lan egiten dute: “Bunraku txotxongiloak, dantza eta gorputza performar-antzezle-manipulatzaile bezala, daude gure sorkuntzen erdigunean, gaur egungo gure bizitzan horren ohikoak diren disziplina-anitza zein multikulturalitatea bilatzen dutelarik. Benetan axola zaigun horri buruz hitz egin beharra eta nahia sentitzen dugulako.”
Konpaniak “Ifigenia peep show”, “El cuerpo ausente” eta “Bernarda backstage” lanak aurkeztu ditu dagoeneko.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa