Xake antzerki-konpainiak amaiera eman dio Tolosako TOPIC-eko sorkuntza-egoitzaren lehen faseari. Konfinamenduaren ondoren txotxongiloaren nazioarteko zentroan egiten den mota horretako lehen egoitza da.
Oraingoan, konpainia “Fadoak entzuten zuen gizona” lana prestatzen ari da, eta irailaren 18an estreinatuko da Tolosako Leidor antzokian.
Eszenatokian Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti aktoreak. Zuzendaritza Getari Etxegarai da eta zuzendariordetzan Xabier Ormazabal. Antzezlanaren egilea Txarli Andrade da.
Egoitzak hiru fase izanen ditu. Lehena, TOPIC-en egin dena, testuaren zirriborro txiki bat egitea zuen helburu, eszenografia iristen denean eszenak zehatzago zuzentzen hasteko. Aldi berean, Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta, eszenografiaren diseinatzaileak, bigarren egoitzan eszenografiarekin entseatzeko prestatzen ari dira.
Uztailaren 6tik 14ra Miarritzera joango dira, Théâtre des Chimères konpainiaren espaziora. Eta irailaren 1ean hirugarren sorkuntza-egoitzari helduko diote, berriz ere TOPIC-en.
Bertan, argiztapen eta soinu teknikariak sartuko dira, eta antzezlanaren altxaera egingo dute, hau da, antzezlana bizirik egoteko behar den guztia prestatuko dute.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa