Egun hauetan Ertza dantza talde garaikidea sorkuntza egoitza bat burutzen ari da TOPIC-en. Konpainia gipuzkoar honen helburua arte disziplina ezberdinak dantza garaikidearekin topaketa bat izango duten espazio berri bat sortzea da. Lenguai eszenikoa aberastu ahal izatea, elkarrizketa eta bien arteko interakzioari esker.
Premisau hauen bitartez iristen zara obra honen ideietara, Harkaitz Cano idazlearen laguntzarekin sortutakoa. “Ideia arazo familiar baten ondorioz sortzen da- dio Asier Zabaleta obra zuzendariak- maite duzun norbaiten galerari lotuta dago eta nola zerotik hasi behar zaren, inongo aurreabisurik gabe, mundura lotzen zintuzten hari horiek moztuz”.
Ikuskizuna irailaren 17 eta 18an estreinatuko da Gazteszenan eta ondoren urrian, Bilboko BAD jaialdian parte hartuko du, TOPIC-ek bezala koproduzitzen duenak.
Modu honetara sortu zen “Hariak-Hilos”, obraren izenburua dena. Asier Harkaitzekin bildu zen, izendatzaile hori komunean zuten istorioak bilatzeko. Puntu horretatik aurrera, Ertza-ko zuzendariak garbi izan zuen ikuskizunari eman nahi zion ikuspegia txotxongiloekin eta hauen sinbologiarekin, hariekin, lotura zuzena izango zuela. “Lehenik eta behin harremanetan jarri nintzen Deja vu txotxongilo taldearekin, eta hortik aurrera, otsailean, eurekin lanean jarri ginen”.
‘Hariak-Hilos’ ikuskizunean sei dantzarik lan egiten dute, horietako bi brasildarrak dira, Thiago eta Enrique, eta hauek hip-hop eta break dance mundutik datoz; beste bat txiletarra da, Claudio eta bi dantzari bizkaitar daude, Natalia eta Maria, hiru hauen formakuntza dantza garaikidea delarik.
Ikuskizuna sei istoriok osatzen dute, denak lehen pertsonan kontatuak. “Orain arte inoiz ez nuen txotxongiloekin lan egin eta manipulatzaileak, begibistako bat izatetik urruti, bizia hartzearen esperientzia interesatzen zitzaidan eta dantzaren begiradatik ikuslea engainatzea lortzea” bukatzen du esanaz Zabaletak.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa