Sofia, Alice eta Domenico hiru gazte italiar TOPIC-era iritsi dira, Walter Broggini txotxongilolari ezagunaren eskutik, topic-eko hainbat sailetako arduradunen prestakuntza pedagogikoa jasotzeko. Prestakuntza horrek txotxongiloen munduarekin lotutako lanetan lagunduko die, eta helburu dituzten bi gai hauetan sakonduko dute: bisita gidatuak eta tailerrak.
Sofia eta Alice Novi Ligure-koak dira, Piamonte eskualdean dagoen herri batekoak eta bere lanean, 1.800. urteko antzoki historiko batean, Palavicini familiak, herriko familia historiko batek emandako hari-txotxongiloen bilduma txiki bat dute. “Txotxongiloak antzoki baten barruan daude, baina oso leku txikia dute, eta ezin ditugu tailerrak bertan egin. Beraz, gure herriko bizikleta-Museo batek eskaintzen digun lekua erabiliko dugu, hainbat diziplinatako tailerrak antolatzen esperientzia duena”, esan digute Sofiak eta Alicek.
Domenikok ere Walter Broggini entzun zion TOPIC-i buruz hitz egiten. Bere irakaslea izatera iritsi zen eta txotxongilolarien mundua hobeto ezagutzeko ikastaro honetan parte hartzea proposatu zion.
Domenico Tortonakoa da, Piamonte eskualdean ere kokatua eta Museoak Atelier Sarina du izena. Txotxongilo bilduma Tortonako hirigune historikoko jauregi zahar batean dagoen museo batean dago gordeta. “Nire hirian txotxongiloen tradizioa dago Peppino Sarina Elkarteari esker. Elkarte horrek zaindu eta sustatzen du ondarea. Museoko bi aretotan ikusgai dauden txotxongiloak dira”.
Bi kasuetan, eta TOPIC-en jasotzen ari diren prestakuntza horren ondoren, udatik aurrera tailerrak eta bisita gidatuak martxan jartzeko asmoa dute. Arrakasta handia izatea espero dugu, eta esperientzia guri helaraztea, partekatu ahal izateko. Zorte on!
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa